Es

Erabilera-baldintzak

WWW:LOREKA.COM ATARIAREN ERABILERA-BALDINTZAK

Lehena: zerbitzuaren helburua

Soluciones Loreka, SL-k (aurrerantzean Loreka) www.loreka.com interneteko atariaren bitartez zerbitzua eskaintzen du erregistratutako webgunearen Erabiltzaileek Lorekak eskainitako informaziorako sarbidea izan dezaten, Ekintzak, fakturazio-bistaratzea eta haurren Lorekako egonaldiaren eta garapenaren inguruko informazioa, besteak beste.

Bigarrena: baldintzak

Aipatutako atariaren erabilera Baldintza hauen baitakoa da. Berauek aldian behin berritu ahal izango dira, aurrez abisu eman gabe. Era berean, ezein unetan eta aurrez abisu eman gabe aipatutako zerbitzuak eskaintzen diren erremintaren izena edota beste ezaugarri batzuk aldatzeko eskubidea bere egiten du www.loreka.com webgunearen ardura duen enpresak. Zerbitzu hau erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak aipatutako baldintzak ulertu eta berariaz onartzen dituela.

Arrazoia edozein dela ere www.loreka.com atariko arduradun direnek edukiak alldebakar eta aurrez abisurik eman gabe hobetu, aldatu edota ezabatzeko eskubidea euren egiten dute

Hirugarrena: jabetza intelektual eta industriala

Loreka edo, bere kasuan, hirugarren pertsonenak dira www.loreka.com webgunearen eta haren edukiaren (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sorkuntza, software) jabetza industrial eta intelektualari dagozkion eskubide guztiak. Erabiltzaileak elementu guztiak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo edozein euskarri fisikotan gorde ditzake, baldin eta soil-soilik erabilera pertsonal eta pribatua ematen badie. Beraz, helburu komertzialak tarteko erabiltzea debekatuta dago, baita zabaltzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea ere.

Laugarrena: zerbitzuaren sarbide eta erabilera baldintzak.

4.1 Erregistro-eskaera Erregistroan alta eskatzeko “Erregistratu” esteka sakatu eta bertan ageri den galdetegia bete behar da. Izena, pasahitza eta posta elektronikoa adierazi behar dira bertan,. Eskaera bidalita sistemak Erabiltzaileak emandako posta elektronikora erregistroaren konfirmazioa bidaliko du.

4.2 Zerbitzua: Erabiltzaileak www.loreka.com atariak eskainitako zerbitzuan Lorekak egindako ekintzen komunikaziorako tresna topatuko du, eta, hari esker, hainbat kontsulta egin, Lorekak igorritako fakturak kontsultatu eta ikasleak emandako aurrerapausoen berri izan ahal izango du.

4.3 Atari egoki erabiltzea derrigorrezkoa da: Erregistratutako Erabiltzaileak atariaren erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du; legez kanpoko edo asmo onen eta lege-ordenamenduaren (era adierazgarrian, ez sakonean) kontrako ekintzetarako ez erabiltzekoa, ez eta Lorekaren, haren hornitzaileen eta hirugarrengoen sistema fisiko eta logikoak kaltetzekoa; aurrez aipatutako kalteak eragin ditzaketen virus informatikoak edo dena delako sistema fisiko eta logikoak ez erantsi edo zabaltzekoa; ohorea, intimitate pertsonala edo familia edo hirugarrengoen ohorea ez kaltetzekoa, edo moralitatearen kontrako ekintzarik ez egitekoa. Erabiltzaileak, edozein kasutan, www.loreka.com atariko arduradunak erreklamazio judizial eta epaiz kanpokoetatik salbuetsi egingo ditu.

Erabiltzaileak ezingo dizkie aurrez eskatu edo onartu gabeko mezuak pertsona bati edo pertsona ugariri bidali. Halaber, zerbitzuaren Erabiltzaileak klausula hauek betearazi beharko dizkie hark baimenduta zerbitzua erabiltzen duten beste pertsonei. Lorekak eskubidez dagozkion eginbide zibil eta penal guztiak baliatuko ditu baldintzok bete ez edo eskainitako zerbitzuaren erabilera okerra egiten duenaren aurka. Loreka ez da Erabilera Baldintza hauek jomuga dituzten zerbitzuak eskaini ezinak sor litzakeen kalteen erantzule, izan ezusteko, ezinbesteko edo atariaren erantzuleei egozki liezazkiokeen beste ezein kasu.

Loreka ez da erantzule, inolaz, zerbitzuak behar bezala funtzionatzeari uzten badio mantentze edo antzeko lanen ondorioz, zerbitzu eta nazioarteko operadoreei eragiten dien gorabeheraren baten ondorioz edota Erabiltzailearen ekipoen okerreko konfigurazioaren edo zerbitzua erabili ahal izateko beharrezko gaitasuna duten sistema informatikoak ez izatearen ondorioz.

4.4 Komunikazio eta jakinarazpenak: Komunikazio eta jakinarazpenak eraginkortzat joko dira maila guztietan posta elektroniko bidez Erabiltzaileak Erregistro-galdetegian adierazitako emailera egiten direnean. Datu pertsonalen edo www.loreka.com atariak garrantzitsu irizten dizkien jakinarazpenak egiteko Erabiltzaileak helarazitako posta elektronikoaren inguruan aldaketak badira, www.loreka.com-atariari jakinarazteko beharra hartuko du Erabiltzaileak. Erabiltzaileak berariaz adierazten du datuok berak eman dituela eta erabat egiazkoak direla.

Bosgarrena: adin txikikoak.

Adin txikikoek kontsultatzen dituzten eduki eta zerbitzu zehatzak determinatzeko ardura haien kargu diren helduei dagokie. Interneten bidez adin txikikoentzako egokiak ez diren edukietara hel daitekeenez, Erabiltzaileei adierazten diegu badirela mekanismoak, iragazteko eta blokeatzeko balio duten programa informatikoak zehatz esanda, edukiak mugatzeko aukera ematen duenak. Ez dira hutsezinak, baina erabilgarriak dira adin txikikoek sarbidea izan dezaketen materialak kontrolatu eta mugatzeko.

Seigarrena: cookieak eta estekak.

Atariak cookieak erabiltzen ditu. Fitxategi fisiko horiek Erabiltzailearen terminalean ezartzen dira, Erabiltzailea atarian errazago nabigatu ahal izatea da haien xedea. Erabiltzaileak nabigatzailea ezarri dezake artxibo hauek ez instalatu ahal izateko moduan. Webgunearen arduradunek ez dute euren egiten atarian erants litezkeen kanpo-esteken ardura, izan ere ez dute haiekiko inongo kontrolik. Beraz, Erabiltzaileak berea besterik ez den arduraz joko du edukira, hura arautzen duten erabilera baldintzen baitan.

Zazpigarrena: pribatutasun politika.

Lorekak Datu Pertsonalak Babesteari Buruzko Lege Organikoak eta Segurtasun Neurrien Erregelamenduak ezarritakoaren arabera babesten ditu datu pertsonalak. Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa Pribatutasun Politikan jasoa dago.

Lorekak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatu, galdu, tratatu eta haiei baimenak gabeko sarbidea galerazteko, teknologiaren unean uneko egoera aintzat hartuta. Alabaina, Erabiltzaileak jakin behar du interneteko segurtasun-neurriak ez direla hautsiezinak. Erremintan beste pertsona fisikoei buruzko izaera pertsonaleko datuak sartu baino lehen, Pribatutasun Politikan adierazitako edukien berri eman beharko zaie.

Zortzigarrena: iraupena eta amaiera.

Zerbitzuaren eskaintzak, printzipioz, iraupen mugagabea du. Hala ere, Lorekak eskubidea du zerbitzuaren eskaintza amaitu edo bertan behera uzteko. Egoera hori gertagarri balitz, Lorekak aurrez jakinaraziko du www.loreka.com zerbitzua amaitu edo behertan behera utziko duela.

Bederatzigarrena: legeria aplikagarria.

Honako Lege-oharrak espainiar legedia du oinarri puntu guztietan.