01.
Loreka Haur Eskola
Gure 0-3 urte bitarteko haur-eskolaren hezkuntza-proiektuak afektu eta emozioei berebiziko garrantzia ematen die eta haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da. Haurrak dira euren ikasketaren protagonista, sormena eta pentsamendua errazten duten tailer eta materialez jositako inguruan.