Taldeen kudeaketa
Lan-taldean aritzeak geroz eta garrantzia handiagoa du erakundeetan eta pertsonen kudeaketan, baita hautaketa-prozesuetan ere. Geroz eta balio handiagoa du, taldearen gaitasuna banakako gaitasunen baturak baino handiagoa delakoaren premisatik abiatuta.
¿Beti horrela al da? ¿Praktikan talde eraginkorrak izatea lortzen dugu? ¿Ez al da ohikoa pertsona-taldeez ari garenean lan-taldeez ari garela uste izatea?
Lan-talde eraginkorrak lortu nahi izanez gero, hainbat osagai behar dira: taldea osatzen dutenen interesetan eragin positiboa izango duen helburu komuna zehaztea, pertsona bakoitzak ekar dezakeena onartu eta balioa ematea, talde orekatuak eratzea, proiektuko fase bakoitzerako talde egokiak eta malguak sortzea, …
Lorekak, Belbin Lan-taldeen Rolen metodologia eta lankidetzaren kudeaketarako tresnak aplikatuta, pertsonen potentzialik handiena lortzeko erronkan laguntzen die erakundeei: lan-taldeak sortu eta kudeatu, lanpostuen ebaluazioa, erakundeen berrantolaketa, talentuaren kudeaketa eta garapen pertsonala
Belbin Lan-taldeen Rolak
Lan-ingurunean pertsonek duten portaeraren indargune eta ahulguneak identifikatzeko erabiltzen dira Belbin Lan-taldeen Rolak.
70eko hamarkadan Meredith Belbin doktoreak eta bere lan-taldeak ikerketa burutu zuten Henley Management College ikastetxean, nazioarteko zuzendaritza-taldeak behatuz. Lan-talde batzuren arrakasta eta besteen porrotaren zergatiak ezagutu nahi zituzten. Ikerketaren emaitzaren arabera, ez zegoen ezagutza-mailaren menpe, taldeko partaideen portaeraren menpe baizik.
9 portaera-eredu identifikatu zituzten, Belbin Lan-taldeen Rol izenez ezagutzen direnak, eta lan-inguruan pertsonek duten portaera, laguntzeko eta harremantzeko joeraz zehazten dira.
Belbin Lan-taldeen Rolak oso tresna boteretsuak dira etekin handiko lan-taldeak eraikitzeko, lanean harremanak maximizatzeko, eta norberaren garapen pertsonalean laguntzeko.
Ezagutu Belbin-i buruz gehiago
.