Udalekuak eta tailerrak
Udalekuak eta tailerrak
Eskolako oporraldiak atseden hartu eta dibertitzeko dira.
¿Eta kontziliatzeko?
Eskolako oporraldiak atseden hartu eta dibertitzeko dira.
¿Eta kontziliatzeko?
Lorekak haurrentzako udalekuak eta tailerrak antolatzen ditu eskolako oporraldietan. Gure helburua da familiek kontziliatu ahal izatea haurrek gozatzen duten bitartean.
Haurrek atseden hartu behar dute eskolako jardueraren ondoren, eta horregatik presarik eta tentsiorik gabe “jolasteko” unea izatea nahi dugu, neska-mutikoen imaginazioa, fantasia eta bat-batekotasuna bultzatuz.
Irabaztea gustatzen bazaigu, ¿zergatik galtzera jolastu? Mahai-jokoetan nahiz kanpoko aldeko jolas fisikoetan martxan jartzen ditugu jolas kooperatiboak. Joko horien bitartez lankidetza, negoziatzeko gaitasuna, akordioak bilatzea eta sormena bezalako gaitasunak garatzea ahalbidetzen du.
Lorekan afektu eta emozioei toki pribilegiatua ematen zaie. Monitore edota hezitzaileak lagun izango dituzte neska-mutikoek, euren beharrei arreta eta errespetua eskainiz. Entzuketa aktiboa, afektibitatea, errespetua, adeitasuna, ulermena eta enpatia izango dira helduen eta haurren arteko harremanaren gakoak.
Nora joango gara? Eguraldi ona eginez gero hiriko lorategi eta hainbat tokira joango gara jolastera edo jarduerak garatzera, eta, txarra eginez gero, Lorekan geldituko gara. Egun bakoitza ezberdina izan dadin, gaikako materialak, jolasak eta jarduerak planifikatzen ditugu.
.
Familiei lana eta familia-bizitza uztartzen laguntzen diegu, eta horretarako eskaintza ludikoa ondoko alderdiekin batera antolatzen dugu: