Kudeaketa

Erakundeen eguneroko kudeaketak uzten du agerian pertsonekiko konpromisoa.

Erdigunean pertsonak jarriko dituzten eta erakundeko kide izatearen sentimendua sustatuko duten kudeaketa-ereduak, pertsonak motibatuz eta aldi berean erakundearen baitan berrikuntza eta iraunkortasuna bilatuz.

Ehun pertsona-eredurako ehun behar ezberdin. Formula estandarrik erabili gabe, Lorekak enpresa eta erakundeei laguntzen die proiektuak erakundearen egoerara egokituz.

  • Kudeaketa aurreratua

    Erakundeak kudeaketa aurreraturako bilakaeran gidatzen ditugu, epe luzera begira lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko.

    Eredu horien bitartez erakundeen lehiakortasuna euren interesekoak diren taldeentzako balioa sortzean zedarrituko da: bezeroak, pertsonak, gizartea eta enpresa bera. Eredu horiei esker berrikuntza eta ezagutza erabiliz balio hori orekatua eta iraunkorra izango da.

    Enpresen bikaintasunean (EFQM) edo kudeaketa aurreratuko ereduetan (EUSKALIT) oinarritzen badira ere, Lorekak lantzen dituen ereduak erakundearentzat berarentzat sortzen dira, bere jarduera, pertsonak, bezeroak, hornitzaileak etab. aintzat hartuta. … Izan ere, erakunde bakoitzak eraiki behar baitu kudeaketa sistema propioa.

    Case Study: Pertsonei begirako kudeaketa

    Kudeaketa eraginkorreko eredua lortzeko bidea egin nahi zuen enpresa, eredu parte-hartzaile eta irekiaren bidez, erakundeko pertsonengan eta bezeroengan bereziki zentratutakoa. Horretarako, diagnosi-azterketa egin zen zuzendaritza-taldeko kideekin nahiz langileekin elkarrizketak burutuz. Kudeaketa-mailaren eta lan-esparru nagusienen ikuspegi orokorra eskuratu zen, eta horretan oinarrituta, eredu parte-hartzaileagoa, irekiagoa eta partekatuagoa lortzeko ibilbide-orria egin zen.

    Premisa horretan oinarrituta joan da garatzen pertsonei begirako kudeaketa-eredua, hainbat esparru landuz: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, PROZESUAK ETA EMAITZAK.

  • Kontziliazio-kudeaketa

    Kontziliazioari buruz asko hitz egin izan da, badira administrazioak araututako hainbat neurri, eta gainera enpresek euren neurriak inplementatzen dituzte. Baina, ¿enpresetan kontziliazioaren kudeaketa modu sistematikoan hartzen al da? ¿Beharren eta hartutako neurriek enpresako jardueran duten eraginaren azterketa egiten al da? ¿Inplikatutako alderdi guztiek duten erantzunkidetasun-esparrua modu bateratuan hartzen al da?

    Erakundeek lana/bizitza pertsonala orekaren kudeaketa modu sistematikoan egitea bermatuko duen eredua sortzen laguntzen dugu. Kudeaketa aurreratuko ereduetan barneratuta dago kontziliazioa, eta funtsezkoak diren hainbat alderdi aintzat hartzen dira: lidergoa, komunikazio eta parte-hartzea, eta etengabeko hobekuntza.

    - Enpresan dauden kudeaketa-ereduen azterketa

    - Kontziliazioaren kudeaketarako berariazko prozedurak zehaztea

    - Enpresaren kudeaketan lana/bizitza pertsonala orekarekin lotutako alderdiak txertatzea

    - Aginte-koadroa. Jarraipena, ebaluazioa eta hobekuntza.

    Case Study: Kontziliazioaren Kudeaketa Pertsonen Arretarako Sistema Aurreratuan

    Proiektu honetako diagnostikoaren fasean erakundeko pertsonek lehentasunezkotzat jo zuten lan-arloetako bat lana eta bizitza pertsonalaren oreka bilatzeko neurrien kudeaketa eta balioa jartzea izan zen.

    Proiektuaren garapenak honako alderdiak hartzen zituen:

    - Erakundeko pertsonek aurre egin beharreko lana/bizitza pertsonala kontziliazio beharren azterketa
    - Enpresan dagoeneko burutzen ziren neurriak identifikatu ziren
    - Enpresan burutzen ziren neurrien, pertsonen beharren eta enpresako arlo bakoitzak zituen beharren arteko kontrastea egin, behar bezala kudeatu ahal izateko eta, beharrezkotzat joz gero, ekintza osagarriak abian jartzeko.
    - Neurri osagarrien proposamenak aztertzea, inplementatzea bideragarria ote zen ikusteko.
    - Erakundeko lana/bizitza pertsonala oreka lortzeko neurrien katalogoa garatzea, aipatu neurri guztien helburuak eta deskribapenak biltzen dituena, baita pertsona onuradunak izango direnak eta eskaera-moduak ere.
    - Katalogo hori erakunde osoari komunikatzea
    - Adierazle-multzoa zehaztea

  • Enpresan efr eredua ezartzea


    Erakundeek hainbat arloetan ziurtapenak lortzea bilatzen dute: kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta lan-osasuna, etab. … ¿Eta zergatik ez erakundea osatzen duten enpresenganako konpromisoa bermatzen duen ziurtapena?

    Enpresen efr eredua, lana/bizitza pertsonala uztartzeko prozesuak enpresa handi, ertain nahiz ETEetan ezartzea posible egiten duen kudeaketa-tresna da, metodologia soil eta eraginkorrean oinarritutakoa. Etengabeko hobekuntzan oinarritzen den kudeaketa-sistema da, eta enpresen erantzukizun sozialaren esparruko lan-kultura berriari erantzuten dio.

    Enpresen ospea hobetzen du, erakundea osatzen duten pertsonekiko inplikazio-maila handia transmititzen baitu. Horrek eraginkortasun-adierazleetan eragin positiboa du: talentua erakarri eta mantentzea, konpromisoa, txandaketa, eta lan-giroaren hobekuntza, besteak beste.

    Lorekak enpresei eredu honen garapen eta inplementazioan laguntzen eta gidatzen die, eta ziurtapena lortu arte laguntzen zaie.

    Efr ziurtapenaren eskema pribatuko jabe den MásFamilia Fundazioak enpresa-aholkulari moduan homologatu du Loreka.

    EFR eredua

    Nazioarteko mugimendua da EFR, eta, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren zati den aldetik, lana eta bizitza pertsonala kontziliatzeko erantzukizun eta errespetuaren, aukera-berdintasunaren eta inklusioaren arloetan eurrera egin eta erantzunak bilatzen ditu. 

    EFRk kultura soziolaboral eta enpresarial berria eragin du, malgutasunean, errespetuan eta elkarren arteko konpromisoan oinarritutakoa.

    Gaur egun MásFamilia Fundazioa da EFR ziurtapen pribatuko eskemaren jabea, eta kontziliazioaren esparruan bakarra. Hirugarren arloko kudeaketa-eredua da, etengabeko hobekuntzan oinarritutakoa.

    EFR eredua ez da soilik enpresan zedarritzen, eta bere filosofia bestelako esparruetara ere hedatzen du: hezkuntza, mikroerakundeak, gizarte ekonomiako erakundeak... Eta berauen ezaugarrietara egokitzen da. Gaur egun 550 erakundek dute EFR ereduaren ziurtapena.

    Jaso informazio gehiago MasFamilia Fundazioaren eta EFR Ereduaren inguruan

  • Ezagutzaren kudeaketa

    Erakundeetan ezagutza kapital ukiezintzat jotzen da eta erakundea osatzen duten pertsonengan dago zatirik handiena. Baina erakundearentzat ez da nahikoa ezagutzak pilatzea, aitzitik, enpresaren iraunkortasuna bermatuko duten lehiakortasun-abantailak garatzeko ezagutza horiek aplikatzeak du balio nagusiena.

    Erakundeetan ezagutzaren kudeaketa arrakastaz eginez gero, bezeroentzat, pertsonentzat eta erakundearentzat berarentzat balioa ekarriko du.

    Ikuspuntu hori aintzat hartuz gero, Juan José Goñik garatutako Ezagutzaren Txandaketaren eredua oso interesgarria da, eta Lorekatik esparru honetako proiektuen garapenean erreferentziazkotzat jotzen dugu.

    Case Study: Informaziotik ezagutzaren kudeaketara

    Zerbitzuaren kalitatea, espezializazioa eta teknikarien ezagutza uztartzen dituen Kanpoko Prebentzio Zerbitzuan garatutako proiektua. Kalitatean eta zorroztasunean oinarritutako merkatuaren aintzatespenak eman dien hazkunde eta posizionamendua erdietsita, euren balore-proposamenari bultzada eman nahi izan zioten enpresako ezagutzaren kudeaketan oinarritua.

    Horretarako, erakundeko ezagutzen fluxua aztertu zen, eta ezagutzaren txandaketarako ereduak zehazten dituen urratsen arabera indargune eta ahulguneak identifikatu ziren. Hortik aurrera, ezagutzak balioan eraldatzeko prozedura egokiak zehaztu ziren erakundearentzat, eta urratsez urrats inplementatzen joan ziren, enpresaren kudeaketan eta kulturan barneratzera iritsi arte.

Kafea hartuko dugu?

Elkar gaitezen. Azaldu zure ezinegonak. Ikus dezagun txikia izanagatik elkarlanean gauza handirik egin dezakegun.