Manifestua

Pertsonengan sinesten dugun pertsonak gara

Egiten dugunarekin uste osoa dugunak. Benetako eragin positiboa sortu nahi dugulako jarduten dugunak.

Gure eguneroko zeregina arautzen duten printzipio nagusiak biltzen dira manifestuan:

  • 01

    Estandarizatuetatik ihes egiten dugu.

    Ehun antolaketa-eredurako ehun behar ezberdin. Antolaketa-modu bakoitzaren esentzia ezberdina da, eta gure proiektuekin bakoitzaren onena atera nahi dugu.

  • 02

    Propiotzat hartzen dugu.

    Proiektu baten baitan erakunde batean murgiltzen garenean, gure erakundea bailitzan jotzen dugu. Erakunde beste batean bilakatzen gara, eta gure onena ematen dugu erakundearen garapenaren alde.

  • 03

    Sakontasunean murgiltzea

    Proiektuak paper huts izatearekin ez gara asebetetzen, erakundeen adn bilakatu behar dute, euren errealitatearen zati izan.

  • 04

    Erakundeen garrantziari balioa ematen diegu.

    Erakundeek garapen ekonomiko eta sozialean duten garrantziari balioa eman nahi diegu, erakundeek pertsonentzat duten balioa eta pertsonek erakundeentzat dutena.

  • 05

    Konpromisoa eta erantzunkidetasuna

    Konpromisoan eta erantzunkidetasunean sinesten dugu. Denok irabazteko modua bila daitekeela uste dugu, aktore guztien beharrak aseko dituena.

Kafea hartuko dugu?

Elkar gaitezen. Azaldu zure ezinegonak. Ikus dezagun txikia izanagatik elkarlanean gauza handirik egin dezakegun.