.
Garaiak aldatzen doaz. Azken urteotan gizarte eta ekonomia-mailan gertatutako aldaketen lekuko izan gara, eta aldaketa hauek esparru guztietara iritsi dira: enpresa, administrazioa, familia, hezkuntza, etab.
Enpresak ez daude kanpo. Enpresa munduak eragin handia du ekonomian, ingurunean eta gizartean. Elkarrekiko eragina da, ordea; ez norabide bakarrekoa bakarrik, eta horregatik gizarte- eta ekonomia-aldaketa handiak enpresetan ere nabaritzen dira.
Errealitate berrietara egokitzeko azkarra izan behar da eta modu arduratsuan zein lehiakorrean erantzun, norberaren jasangarritasuna ziurtatu nahi bada.
Gizartearen, ingurunearen eta enpresa munduaren arteko erantzunkidetasun kontzeptua enpresaren gizarte-erantzukizuna deiturikoan ederki islatuta dago. Ez da egoeraren araberako gauza bat, ezta moda edota elkartasun ekintza bat ere. Enpresak duen beharra da, eta hainbat esparrutan etengabeko aldaketak, sakonak batzuetan, izatea dakar horrek: gizartean, ingurunean, ekonomian…
Gizartearekin arduratsuak diren enpresek barne-antolakuntzan eta sisteman jasangarritasuna bilatzen lan egiten dute, eta horrek era positiboan eragiten die. Krisi baten aurrean ez dira hain ahulak izango; izan ere, euren ospea hobetuko dute eta bezeroentzat, langileentzat eta inbertitzaileentzat erakargarriagoak izango dira, eta era berean erantzunkidetasun-ereduak bultzatuko dituzte.
EGE ez dago ez mugatuta, ezta itxita ere. Erakunde bakoitzak bere gizarte-erantzukizun mailaren garapena zehaztu behar du, beren estrategian eta stakeholders-etan oinarrituta.
Hala ere, enpresa arduratsu batek arduraz jokatu behar du barrutik, eta beraz, bere erakundearen parte diren PERTSONEKIKO ardura oso garrantzitsua da.
Erakundea osatzen duten langileen garapenari eta ongizateari begira lan eginez gero, enpresaren proiektuarekin konprometituta eta bat eginda egongo den taldea lortuko dugu. Pertsonok ongizatetik bakarrik gai garelako gure bizitzan zehar topatuko ditugun erronka eta ekintzei gogotsu aurre egiteko.
Itzuli